Badoa maiatza… Laster da uda!

esku papera STMUdaberriaren hasierarekin batera, San Telmo museoak maiatzaren amaierara artean Urari buruzko erakusketa interesgarria izan du, Laborategi Aretoan. “Ura, Ibaiak eta Herriak” erakusketa ibiltarian, nazioarteko hainbat argazkilariren lanak bilduz, uraren gatazkaren eta borroken giza alderdiari buruzko hausnarketa burutzera gonbidatu gaituzte, hain gutxi baloratzen dugun urari beste dimentsio bat emanaz. Irudiek, askotan hitzekin esaten zail zaiguna oso ongi erakusten dute… zoritxarrez… Erakusketa izan den bitartean, San Telmo Museoak prestatutako material didaktikoa gorde dugu; proiektua, sarean, Ura, Ibaiak eta Herriak.

Zaratarik gabeko eguna

kutsadura akustikoaApirilaren azken asteazkenez Zaratarik gabeko eguna ospatu baino gehiago, horixe aldarrikatzen da, zaraten murrizketa… Herrialde aurreratuak omen direnetan, aurrerakuntza ugarik zarata dakarte berekin, baina, aurrerakuntza direla argudiatuta, ez dugu horren aurkako zarata handiegirik egiten. Horixe da, ordea, egun honen funtsa: inguruan dugun zarata pila salatzea, kontzientzia piztea. Zaratak ondorio latzak ditu guztiontzat, fisiko nahiz psikosomatikoak, eta horiek guztiak ongi neurtu eta erregulatzea lortu beharko genuke, zarata besteek ez, guztiok sortzen dugula kontuan hartuz.

Oporretatik itzultzean…

Aste Santuko oporretan bakan batzuk izan dira Ikastetxean, baratzak fruiturik emango badu, zaintza eskatzen duelako… Itzultzean, ezusteko ederra hartu dugu askok: azenarioak txiki daude oraindik, baina lekak… Lekak eder-ederrak daude, ikusgarri! Babak batez ere, ilarrak beranduxeago baitatoz. Loretan dira oraindik…

baba lekak

Goi Artikoa babesleku izendatzeko eskaera

Gure kostaldean buru belarri dabiltza denboraleak eragindako txikizio guztiak azkar asko konpondu nahian; Aste Santuko oporrek udakoei begira jartzen gaituzte, eta ordurako gehientsuena konpondurik izatea aurrikusten da.

Gaurko Berriak, atzoko egunaren harira akaso, Greenpeaceren txosten berri bati buruzko artikulu bat jasotzen du: Artikoa salbatu ala klimak itoArtikoa uste baino azkarrago ari da berotzen; planetaren gainontzeko lekuak baino bi aldiz bizkorrago berotu da hogei urte hauetan. Urtzen ari da, eta horrek planeta osoan du eragina. Aurtengo enbata eta ziklogenesiak horren adibide izan daitezkeela ohartarazi, eta XXI.mende honen amaierarako irudi kezkagarriak proposatu ditu.

Greenpeace Donostia

Lurraren eguna: 04/22

Lurraren ikurriñaOporretan gaude, baina gaur Lurraren Eguna da. 1970 urtean proposatu zen, Estatu Batuetako hamaika gizarte eragilek superpopulazioa, kutsadura, bioaniztasuna eta Lurra babesteko beste ingurumen kezka hainbati buruzko kontzientzia piztu beharra zela garbi zuelako. Erakunde asko eta asko dabil, harezkero, natura zaintzeko ahaleginetan, baina, hala ere, lan handia dugu oraindik. Izadia taldean gure hondar alea eskeini nahi dugu, alez ale, hondartza eta basamortuak ikaragarri zabal eta eder direlako.

Lorategi esekiak (3)

lorategi esekiak 3Lorategiak gustatu zaizkigu, arrazoi. Eta ikastetxeko pasabideetan batek baino gehiagok aitortu du, Nik ere halako bat nahi dut etxerako. Egiten errazak, politak, ikusgarriak eta desberdinak… Beti izan ditugu landareak gustoko, baina horrela antolatuta, oraindik ere deigarriago dira. Oporren itzulerarako gehiago ditugu zain. Zuek ere, opor onak izan!

Proiektu berria: Gure Baratza !!

Ixilean gorde dugu, esperimentuek behar bezala aterako ote diren jakin artean oihartzun gutxi behar dutelako. Aurten, lehen hiruhilabetean, Ikastetxeko bi talde elkarlanean hasi ziren, Gautenaren Gela Egonkorra eta gure Laguntza Gela. Proiektua, mundiala! BARATZA bat. Ikastetxeko patio txikian jarri dugu, leku babestuan, zer gertatuko zen gehiegi jakin gabe: haziak ernetuko ote ziren? jendeak behar bezala errespetatuko ote zuen? Galdera gehitxo, baina arriskatu gabe, ezin emaitzarik jaso. Lursail txiki bat antolatu, eta Izadiak pixka bat lagundu du, hesitura txukun bat egiteko. Gure ikaskideek hazitegitik lurrera aldatu eta zaindu dituzte, belar gaiztoak garbitu, eta honezkero, lehen barazkiak etxera ere eraman dituzte… Bai, gure Ikastetxean Baratza txiki bat dugu!

eskarolakazenarioakbabakilarrak