Oporretatik itzultzean…

Aste Santuko oporretan bakan batzuk izan dira Ikastetxean, baratzak fruiturik emango badu, zaintza eskatzen duelako… Itzultzean, ezusteko ederra hartu dugu askok: azenarioak txiki daude oraindik, baina lekak… Lekak eder-ederrak daude, ikusgarri! Babak batez ere, ilarrak beranduxeago baitatoz. Loretan dira oraindik…

baba lekak

Advertisements

Proiektu berria: Gure Baratza !!

Ixilean gorde dugu, esperimentuek behar bezala aterako ote diren jakin artean oihartzun gutxi behar dutelako. Aurten, lehen hiruhilabetean, Ikastetxeko bi talde elkarlanean hasi ziren, Gautenaren Gela Egonkorra eta gure Laguntza Gela. Proiektua, mundiala! BARATZA bat. Ikastetxeko patio txikian jarri dugu, leku babestuan, zer gertatuko zen gehiegi jakin gabe: haziak ernetuko ote ziren? jendeak behar bezala errespetatuko ote zuen? Galdera gehitxo, baina arriskatu gabe, ezin emaitzarik jaso. Lursail txiki bat antolatu, eta Izadiak pixka bat lagundu du, hesitura txukun bat egiteko. Gure ikaskideek hazitegitik lurrera aldatu eta zaindu dituzte, belar gaiztoak garbitu, eta honezkero, lehen barazkiak etxera ere eraman dituzte… Bai, gure Ikastetxean Baratza txiki bat dugu!

eskarolakazenarioakbabakilarrak

Etxe bila?

brankaUdaberria margotzeko eskatu diegu LHko ikaskide batzuri…  Naturari lotzen diogun kolorea, bizitzaren ernetzeari nahitaez lotua, berdea da. Apurka, gure inguruetako zuhaitz eta zuhaixkak berdetzen hasiko zaizkigu, eta haietan txori txikiak eroso egon daitezen, Izadian azken hilabetean habia batzuk egin ditugu, handik eta hemendik eskuratutako egur pusketak berrerabiliz. Horregatik da etxe bakoitza diseinu bakarrekoa, ezberdina.

habiak jartzen 1Gaurko egunez, eguerdi partean, zalaparta polita sortu da haiek arboletan jarri ditugunean. Gu pozik gaude, baina, orain, gure txoriei gustatuko ote zaizkien jakin behar… habiak jartzen 2