Lorategi esekiak (3)

lorategi esekiak 3Lorategiak gustatu zaizkigu, arrazoi. Eta ikastetxeko pasabideetan batek baino gehiagok aitortu du, Nik ere halako bat nahi dut etxerako. Egiten errazak, politak, ikusgarriak eta desberdinak… Beti izan ditugu landareak gustoko, baina horrela antolatuta, oraindik ere deigarriago dira. Oporren itzulerarako gehiago ditugu zain. Zuek ere, opor onak izan!

Advertisements

Lorategi esekiak (2)

Ikastetxean beti bada mantenu lanen bat… Eta hainbeste trasteren artean, pale batekin egin genuen topo. Guretzako gordetzeko aukerarik ba ote zen galdetu eta, baietz esan zigutenean, berehala pentsatu genion funtzio berria.
Zur pusketa batzuk batetik kendu eta bestean kokatuz, edukiontzi dotoreak antolatu genituen; ongi garbitu, barniz pixka batez babestu, eta hezetasunak gehiegi honda ez dezan ohiala jarri ostean, landare batzuk sartu genituen bertan.Lorategi esekiak 2

DBHko pasabidean jarri dugu lehena, baina bidean dira dagoeneko beste bizpahiru… Polita, ez?

Rosenbaum, diseinua eraldaketaren mesedetan

Mundu zabalean Esta casa es una ruinaren bertsio ugari egin izan da; Lar doce lar horietako bat da. Ama eta bi alabari etxea txukundu zieten Sao Paulon, eta diru-iturri eskaseko familia izaki, laguntza gisa, etxeko pasabide estua baratza bilakatzeko ideia bururatu zitzaion Rosenbaum diseinu taldeari. baratza botilatanIdeia erakargarria izan zen oso, eta zoriondu zuten orori eskerrak emateko, Rosenbaum taldeak bere blogean norberak antzeko baratza bat sortzeko urratsak zeintzu ziren azaldu zuen. Ideiak partekatzea polita da, ez? Irudian klikatu, eta hortxe duzue haien esker ona, aurreko sarreran agindu bezala.

Sao Pauloko baratza benetan bitxi bat

Sao Paulo Aurreko sarreran Andaluziako patioak aipatu genituen, eta baita Babiloniako lorategi esekiak ere… Batzutan, ordea, gauzak uste baino aldrebesagoak dira…. eta gure lorategi esekirako ideia Sao Paoloko baratze batetik jaso genuela aitortu behar dizuegu. kuriosoa, ezta?
Datorrenean kontatuko dizuegu proiektu horren berri, merezi du eta.
Gure landareentzako lehen ontziak botilak izan ziren, baina lurrak sakonera gehixeago behar du landareentzako bada, eta horregatik aldatu genituen ontziak… Egin, desegin, moldatu… eginez ikasten dugulako.

Patio txikiko lorategia… Babilonia berria =)

Babiloniako lorategi esekiak aintzinako munduko zazpi mirarietariko bat izan ziren. Nabucodonosor erregeak bere emazteari oparitu omen zizkion, bere lurren berde ederraren minez bizi baitzen Irak litzateken lur agorretan… Haiek benetan esistitu ziren, ala mito bat baino ez diren, ezin ziur jakin… baina gure patio txikian lorategi eseki bat egitea bururatu zitzaigun, xumea, birziklatutako potoz osatua… eta bai polita gelditu ere. Andaluziako patioen itxura hartu omen dio norbaitek, Babiloniakoak baino gertuago gelditzen zaizkigulako nonbait…

Udaberriaren seinale dira loreak, eta bigarren udaberria emango dute gure patio txikian lore alai hauek  =)

lorategi esekia