Apirilaren azken asteazkenez Zaratarik gabeko eguna ospatu baino gehiago, horixe aldarrikatzen da, zaraten murrizketa… Herrialde aurreratuak omen direnetan, aurrerakuntza ugarik zarata dakarte berekin, baina, aurrerakuntza direla argudiatuta, ez dugu horren aurkako zarata handiegirik egiten. Horixe da, ordea, egun honen funtsa: inguruan dugun zarata pila salatzea, kontzientzia piztea. Zaratak ondorio latzak ditu guztiontzat, fisiko nahiz psikosomatikoak, eta horiek guztiak ongi neurtu eta erregulatzea lortu beharko genuke, zarata besteek ez, guztiok sortzen dugula kontuan hartuz.
Advertisements